HILKETAK

Laredon hildako aita-alaben aldeko hileta egin dute Laudion

Ehun lagun baino gehiago geratu dira Jehovaren Lekukoen egoitzan sartu ezinik.

2014ko abuztuaren 20a
08:27
Entzun

Igandean hil zituen gizonezko batek Gabino eta Mercedes Garcia Laredoko hondartzan (Espainia). Gaur egin dute aita-alaben aldeko hileta, Laudion (Araba) Jehovaren Lekukoek duten egoitzan. Erretiroa hartua zuen Gabinok, baina Vidrala enpresako lankide ugari izan dira bertan. Baita Laudioko alkate Natxo Urkixo, Laredoko alkate Angel Vega eta Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatu Iciar Lamarain ere.

Hilketak genero indarkeriarekin lotuta egotea baztertu zuen Guardia Zibilak, eta ikertzen jarraitzen du ea hiltzaileak biktimak ezagutzen zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.