Jesus Mari Larrazabal EAko eusko legebiltzarkideak gaur iragarri duenez, independentisten arteko elkarlana indartzen ari da eta bide horretan "maiatzean gauzak asko argituko dira". Haren arabera, "euskal jendarteari eskaintza argi eta sendo bat aurkezteko norabidean" mugimenduak izango dira. "Euskal errepublika independentea sortzea da azken helburua".
Azkeneko polizia operazioa salatu du Larrazabalek, "aldaketa politikoa bide demokratiko eta baketsuen bidez gauzatu nahi duen sektorea kolpatu nahi duelako". Legebiltzarkidea bera atzo Donostiako manifestazioan izan zen bere alderdiko ordezkari gisa.
Info7 irrati katean egin ditu adierazpenok EAko kideak.
politika
Larrazabal: "Maiatzean gauzak asko argituko dira"
Independentisten arteko elkarlana indartzen ari dela dio EAko eusko legebiltzarkideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu