Larrialdi planaren proba egin dute Garoña inguruan
GASTEIZ. Garoña zentral termikoaren larrialdi plana probatu zuten atzo inguruko herrietan; tartean, Araban. Ertzainek eta larrialdi taldeetako kideek abisuak zabaldu zituzten herritarren artean. EAJk «bermeak» eskatu ditu itxierari buruz. Bestetik, Portugaleteko Bilduk eskari bat aurkeztu du udalean, herriko etxeak salatu dezan material nuklearra hango portutik pasatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu