Presoak

Larrinaga eta Etxeberria Espainiaren esku utzi ditu Frantziak, "salaketa ofiziala" lehen aldiz aplikatuta

Biak espetxeratzeko agindu du Juan del Olmo epaileak. Urtarrilaren 9an atxilotu zituzten Azkainen (Lapurdi). Frantziako Estatuaren eremuan ustez egin dituzten delituengatik ere Espainian epaituko dituzte, aurreneko aldiz "salaketa ofiziala" erabili baitu Frantziak.

2007ko martxoaren 16a
19:28
Entzun
Garikoitz Etxeberria eta Asier Larrinaga eguerdian utzi ditu Frantziako Poliziak Espainiakoaren esku, Irunen (Gipuzkoa), eta, ondoren, Madrilera eraman dituzte. Han, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Juan del Olmok hartu ditu, eta beren kontrako akusazioen berri eman ondoren, espetxeratzeko agindua eman du.

Lehendabiziko aldia da Frantziak ustezko ETAko kideak Espainiaren esku uzteko "salaketa ofizialaren" formula baliatzen duela; hau da, ustez Frantzian egin dituzten delituengatik epaitzeari uko egin eta Espainiaren esku utzi du ardura hori.



Etxeberria eta Larrinaga urtarrilaren 9an atxilotu zituzten Azkainen (Lapurdi), eta egun batzuk lehenago Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia= aurkitutako zuloekin zerikusia izatea egotzi zieten. Atxilotu zituztenean armak zeuzkaten, baina Frantziak uko egin dio ustez bere eremuan egindako delitu horrengatik epaitzeari. Arestian aipatu bezala, salaketa ofizilaren formula erabili, eta Espainiari eskatu dio delitu horrengatik ere epai ditzala.

Etxeberria eta Larrinagaren defentsak helegitea aurkeztu zuen Paueko Auzitegiak haien aurkako euroaginduak baimenduz hartutako erabakiaren kontra, Frantziako Auzitegi Gorenean. Gorenak Paueko Auzitegiari eman dio arrazoia, eta, beraz, Espainiara eramango dituzte laster.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.