Bost orduko ebakuntza egin zioten atzo lau mediku taldek —neurozirujauek, traumatologoek, otorrinoek eta zirujau plastikoek— A.A. 32 urteko holandarrarii, oso zauri larria baitzeukan garezurrean eta burmuinean. "Modu egokian ari da erantzuten, eta hobera egin du", nabarmendu du gaur Alacanteko Ospitaleko zuzendari Rafael Diazek.
Lehergailua Alacanteko Residencia Bahia hotelean lehertu zen, baina ondoko etxe batzutan ere kalte larriak egin zituen. Hain zuzen ere, haietako batean zegoen aipatutako holandarra; atzerritarrentzako gaztelaniazko eskolak ematen dituzten akademia batean. Han zeuden zortzi lagun zauritu ziren eztandaren ondorioz. Haietako beste bat ere,24 urteko alemaniar bat, Alacanteko Ospitalean dago, baina ez du holandarrak besteko zauri larririk.
Benidormeko bonbak sei lagunzauritu zituen: seiak Espainiako Poliziak, eta seiak arin.
Atentatuak
Larritasunaren barruan hobera egin du Alacanteko leherketan zauritutako holandarrak
32 urteko holandar bat da atzo ETAk Benidormen eta Alacanten egin zituen atentatuetan larrien zauritu zena. Zehazki, Alacanteko eztandak harrapatu zuen, eta koma egoerara eraman zuen traumatismo kraneoentzefalikoa egin zion. Dena den, larritasunaren barruan hobera egin duela azaldu dute Alacanteko Ospital Nagusiko medikuek, eta arnasa hartzen laguntzeko tresnak laster kenduko dizkiotela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu