Nolanahi ere, errautsen zati bat baino ez dute haizatuko Uriarteren adiskide eta lagunek; bestea, etxekoek egingo dute, Uriarteren gurasoek Lezaman (Bizkaia) duten gereziondo baten azpian. Familiartean egingo dute ekitaldi hori.
Alabari hiletara joateko baimenik ez
Nolanahi ere, gaur ere badira Uriarte zena omentzeko ekitaldiak: 19:30etan haren aldeko hileta elizkizuna hasi da Santutxuko Maria Erregina elizan, eta amaitutakoan, omenaldia egingo diote atarian. Elizkizuna egiteko Uriartek berak eskatu zuen baldin eta hori bazen preso dagoen Olatz Caminos alaba agur ekitaldi batera inguratzeko modu bakarra. Hala ere, Olatz ez da Santutxun, Gomez Bermudez epaileak erabaki baitu berandu ibili direla baimena eskatzen eta aukera hori ukatu baitio. Nolanahi ere, baimen berezia eman dio datozen orduetan Langraizko (Araba) espetxera ekarri eta ordu batzuz etxean egoteko.
Santutxuko omenaldi horretara, besteak beste, Martxelo Otamendi 'Berria'-ko zuzendaria, Joseba Permach Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea eta Sabin Intxaurraga Jaurlaritzako Ingurumen sailburua joan dira.
Elizkizunaren kontu hori bezala, errautsak bi lekutan banatzeko ere Uriartek berak eskatu zuen.
Heriotza
Larunbatean, Barrikako Arrizabalen, egingo diote azken agurra Iñaki Uriarte zenari
Iñaki Uriarte kazetari eta euskararen militante zenaren errautsak larunbat arratsaldean haizatuko dituzte haren lagunek Barrikako (Bizkaia) Arrizabale izeneko parajean. Azken agurra ematera hurbildu nahi duen guztiarentzat, hitzordua arratsaldeko 18:00etan jarri dute, Barrikako aparkalekuan, Golfo Norte tabernaren ondoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu