'18/98 auziko' epaiketa

Larunbatean epaiketa eteteko eskatzeko manifestaziora joateko gonbita luzatu du 18/98+ lan taldeak

"Epaiketak eten. Besterik ez." Larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan horixe eskatuko du 18/98+ lan taldeak."Ideologia guztien gainetik eta duintasunaren alde", bertara hurbiltzeko gonbita "herritar guzti guztiei" luzatu diete gaur plataformako kideek. Manifestazioak hainbat alderdi eta eragileren atxikimendua jaso du. Gaur, EAJ alderdiak, ohar baten bidez jakinarazi du larunbatean bertan izango dela.

2006ko otsailaren 16a
18:06
Entzun
Eskubide zibil eta politikoen defentsan epaiketa guztiak eten lelopean abiatuko damanifestazioa 17:30an Bilboko Aita Donostia plazatik. "Horixe da 18/98+ sumario horietan auzipetuta gauden lagunon eta beste hainbat euskal herritarren aldarria", adierazi du Maribi Ugarteburuk 18/98+ lan taldearen izenean. Ugarteburu Udalbiltza auzian dago auzipetuta. Hala ere, Ugartebururen hitzetan ez da soilik auzipetuen arazoa. "Euskal Herri osoaren arazoa da. Euskal Herritar guztien duintasuna dago jokoan. Eta bera, eskatzen duguna oso sinplea da: Epaiketak eten. Besterik ez.

Pertsona eta kolektiboen eskubide zibil eta politikoak urratzen ari direla salatu du 18/98+ lan taldeko kide eta auzipetuak. Gainera, "duela zortzi urte estatu espainolak martxan jarritako apustu errepresiboaren isla gordin eta garbia" ikusten ari garela iritzi dio Ugarteburuk, hasieran aurreikusi bezala. Eskubide zibil eta politikoen urraketa nahikoa arrazoi izango litzateke epaiketa hauek bertan behera uzteko. Hala ere, epaiketa hauen guztien atzean beste ideia bat dago: "Euskal Herriaren alde pentsatu eta Euskal Herriaren alde lan egin ahal izatea, horixe ukatu nahi du Estatuak". Ugarteburuk azaldu duenez, auzipetuta dauden pertsona eta kolektiboek ez dute inolako deliturik egin inoiz eta hasieratik auzi politikoa izan dela azpimarratu du.

Epaiketa eteteko eskatzen duten bezalaxe Espainiako Auzitegi Nazionala desagertu egin behar dela uste du 18/98+ lan taldeak. "Bere funtzioa ez da inolaz ere lan juridikoa aurrera eramatea, ez bada egindako lan izugarria oztopatzea". Are gehiago, plataformaren ustez, dirudienez aro berri baten atarian gauden honetan Auzitegi Nazionalak ez du inolako zentzurik. "Horrelako tresna errepresi bat martxan izatea eta era anker horretan egotea guztiz tokiz kanpo dago gaur egun".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.