politika

Larunbatean hamar lagunekin batera atxilotu zuten Aritz Ortino aske utzi dute

Lapurdin eta Nafarroa Beherean egin zituen atxiloketak Frantziako Poliziak.

2009ko uztailaren 1a
19:04
Entzun
Frantziako Poliziak 11 lagun atxilotu zituen herenegun Lapurdi eta Nafarroa Beherean. Marco Delizy egun horretan utzi zuten aske eta gaur Aritz Ortino aske utzi dutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Gainerako atxilotuek -Orkatz Arano, Gilen Goiti, Ekhi Erramundegi, Harri Idoate, Jon Goio, Joseba Agirrebarrena eta Ibai Agirrebarrena, Txomin Catalogne, Eneko Etxegarai- Frantziako Poliziaren esku jarraitzen dute.

Operazioa larunbatean hasi zen Xan Beyrie atxilotu zutelarik Kanbon (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.