Larunbatean manifestazioa izango da Elgoibarren, "bake prozesuaren aurkako eraso zuzena" salatzeko

Arnaldo Askatu Herri Ekimenak antolatu du, Gorenaren erabakia salatzeko. 17:00etan hasiko da, plazatik.

2012ko maiatzaren 9a
11:35
Entzun

Arnaldo Askatu Herri Ekimenak larunbat honetarako manifestaziora deitu du, Otegiren eta Bateragune auziko beste lau lagunen aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia salatzeko. Elgoibarren izango da martxa, plazan abiatuta 17:00etatik aurrera, Arnaldo askatu politika askatu! eta Euskal Herriak politika egiteko eskubidea lelopean.

"Epai honek ez du inolako zentzurik, eta bake prozesuaren aurkako eraso zuzena da", esan du gaur arratsaldean Elgoibarko herri ekimenak ohar baten bidez. "Beraz, guztiok animatu nahi zaituztegu Elgoibarko plaza betetzera, Arnaldo eta besteak askatzeko! Arnaldok dioen bezala, egin irribarre, irabazi egingo dugu eta".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.