'18/98 auzia'

Larunbatean manifestaziora joateko deia egin du 18/98+... taldeak

'18/98' sumario "politikoarekin" zerikusia duen orori elkartasuna adierazteko eta eskubide zibil eta politikoen defentsan, manifestazioa deitu du 18/98+... taldeak larunbaterako (17:30ean Bilboko La Casillan). Teresa Todak azaldu duenez, “Euskal Herrian Auzitegi espainiarrak duen zilegitasun eza agerian gelditu zen joan den asteburuan Kursaalean", eta Bilbon, horixe bera "irmotu" nahi dute. Manifestazioa isila izango dela iragarri zuten.

2005eko otsailaren 23a
14:56
Entzun
Maite Ariztegi (EHNEko lehendakari ohia), Roberto Lopez de Etxezarreta (Pasaiako alkate ohia, EAko militantea), Martxelo Otamendi ('Berria'-ko zuzendaria, eta 'Egunkaria auzian' auzipetua), Javier Salutregi ('Egin'-eko zuzendaria) eta Mariano Ferrer (kazetaria) izan dira deialdia egiten, besteak beste.

"Sumario politikoaren" egoera juridikoa aztertzen aritu da 18/98+... taldea. Duela hilabete, inputatuta eta prozesatuta dauden guztiekin ekitaldia egin zuten Donostian, eta ordutik, lantaldearen helburuak eta lan moldeak prestatzen eta finkatzen aritu direla jakinarazi du Teresa Todak. Dagoeneko, ordea, ekintza publikoak egiteari ekin diote: “Kursaaleko ekitaldia lehen pausoa besterik ez da izan; bigarrena, larunbateko manifestazioan emango dugu”.

Kursaaleko deialdiak jaso zuen erantzunarekin “oso pozik” agertu dira taldeko kideak. Horren babes zabala jaso izana “lagungarria” dela iritzi diote, eta “gure lana alferrikakoa ez dela gizartean sumatzen" dutela diote”.

Eragile politikoekin, sindikalekin eta sozialekin harremanetan izan dira. Larunbateko manifestazioak aurretik prozesuan parte hartu duten eragileen atxikimendua duela azpimarratu du Todak. Era berean, Kursaaleko ekitaldia larunbatean Bilbon bilduko den jendearen eta eragileen adierazle dela iritzi dio Mariano Ferrer kazetariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.