Politika

Larunbateko martxetan parte hartuz, prozesuaren alde "indar guztiak" pizteko deia egin dute

Ezkerrekoak eta abertzaleak diren Bizkaia osoko hainbat lagunek larunbatean Donostian, Bilbon, Iruñean, Baionan eta Gasteizen izango dira manifestazioetan parte hartzeko dei berezia egin dute gaur. Prozesu demokratikoa blokeo egoeratik ateratzeko "indar guztiak piztu" behar direla nabarmendu dute. =iEuskal Herriak autodeterminazioa=i dinamika martxan jarriko dute ezker abertzaleko kideek herri eta auzoetan; larunbateko manifestazioekin emango dute lehen urratsa.

2006ko irailaren 27a
18:33
Entzun
Besteak beste, Txomin Ziluaga, Josu Barandika, Xabier Amuriza, Sonia Gonzalez (Herritarren Zerrenda) eta Jon Fano (AuB) izan dira agerraldian eta manifestazioa deitzeko arrazoiak gogorarazi dituzte.

Sonia Gonzalezek Euskal Herrian irekitako prozesuak «une oso zailak» dituela eta «blokeo egoeran» dagoela azaldu du. PSOE egin dute egoera horren arduradun nagusi, «negoziazio prozesua denboran luzatu eta desitxuratzeko saioan» ari dela iritzita.

Ezker abertzale osoa «blokeo egoera gainditu eta aurrera egiteko asmoz lanean» ari direla ere azaldu du. Aurrera egiteko, konponbidearen ardatza «euskal herritarren hitza eta erabakia aitortu eta errespetatzea" dela azaldu du Sonia Gonzalezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.