konponbideari begira

Lasa: "Beti sumatu dut faltan presoen senideek autokritika egitea"

Maixabel Lasa, ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alarguna, senarra hil zuen Luis Carrasco etakide ohiarekin bildu da, eta esperientzia horri buruz hitz egin du Hamaika telebistako 'Gurean Gaur' saioan. [YouTube]http://youtu.be/cwn1PIw0fGk[/YouTube]

2014ko otsailaren 5a
21:38
Entzun

Lasak nabarmendu du denek merezi dutela “bigarren aukera”, eta hori sinistuta joan zela hitzordu hartara. ETAko biktimekin soilik ez, beste biktima batzuekin ere bildu izan da, eta haiekin izandako harremanaz hitz egin du: “Elkar errekonozitzen genuen”.

Biktimen hainbat elkartek “jarrera politizatua” dutela uste du, eta horrek ez duela laguntzen; halako elkarteak biktimak laguntzeko erabili beharko liratetelako, haren aburuz.

Presoen senideen jarrera ere izan du hizpide: “Beti sumatu dut faltan presoen senideek autokritika egitea”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.