Euskal Herria

"Lasaitasun" mezua eman du Kalamu Elkarteen Euskadiko Federazioak

Kalamua arautzeko bidean erakunde publikoekin eta ikerlariekin lanean ari direla azaldu dute federazioko ordezkariek.

urtzi urkizu
2013ko urriaren 11
14:05
Entzun

Guardia zibilek Zizurkilen (Gipuzkoa) 634 marihuana landare atzeman zituzten iraileko azkeneko astean, eta bost pertsona atxilotu zituzten. Aste honetan jakin da berria. Eta herenegun, Ertzaintzak 1.510 kalamu landare konfiskatu zituen Oiartzunen. Landareen lapurreta batzuk ere izan dira azkeneko egunetan. Testuinguru horretan, Kalamu Elkarteen Euskadiko Federazioak prentsaurrekoa eman du Donostian, gaur goizean. "Lasaitasun eta zuhurtzia" mezuak eman ditu Iker Val federazioko presidenteak. "Gure helburua normalizazioa da, kalamuaren autoarautzean bideak bilatzea. Une honetan ez dago arautze argirik, eta horrek egoera kontraesankorrak sortzen ditu". Kalamu elkarteak arazoei konponbideak emateko lanean ari direla nabarmendu du Valek. "Baina garrantzitsua da segurtasun juridikoa egotea. Horregatik, 50 aditu baino gehiago proposamen integral bat ari dira lantzen". Erakunde publikoen eta kalamu elkarteen artean une honetan "sintonia ona" dagoela adierazi du.

Bestalde, Malagako Kriminologia Institutuak babestutako txosten juridiko baten berri eman du Aitor Brion abokatuak. "Jurisprudentzia zabaleko azterketa bat da. Arautze bidean ekarpen handia egin dezakeen proposamena da". Txosten hori Eusko Legebiltzarrean aurkeztu du gaur eguerdian Jose Luis Diez Ripollesek, kalamuaren klub sozialen aktibitatea aztertzeko lantaldean. Martin Barriusok ere parte hartu du lantaldean. Federazioko ordezkariek nabarmendu dute Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztien babesari esker sortu zela gaia aztertzeko taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.