euskal herria

Lasarte-Oriako hilketa leporatzen dioten gazteak atxilotuta jarraituko du

Gaur zuten eramatekoa epailearen aurrera, 72 orduko gehienezko atxiloaldia beteta. Jose Antonio Telleria hildako gizonezkoaren iloba da atxilotutakoa. Lasarteko udalbatzak erailketa salatzeko idatzi bat onartu du gaur, aho batez.

2012ko apirilaren 11
13:18
Entzun

Gaur eramatekoa zuten epailearen aurrera Lasarte-Orian (Gipuzkoa) Jose Antonio Telleriaren hilketa leporatzen dioten gaztea, baina atxiloaldia luzatzea erabaki dute, galdeketa gehiago egiteko. Atxilotutakoa Telleriaren iloba da, eta hilketa leporatzen zaion lagun bakarra da. 24 urte ditu. Gaur beteko du 72 orduko gehienezko atxiloaldia.

Ilobarekin batera, Telleriaren etxean bizi zen 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Telleriaren gorpua aurkitu ondoren, baina astelehenean kargurik gabe libre utzi zuten. Atzo Oria ibaian topatu zuten ustez hilketan erabilitako arma.

Buruan tiro bat zuela aurkitu zuten Telleria larunbatean, Pepene baserrian. Zabaleta auzoan bizi zen, Buenos Aires inguruan, Lasartetik Hernanira doan bidean.

Lasarteko Udalak hilketa salatzeko idatzi bat onartu du gaur aho batez. "Samina eta atsekabea" agertu diete Telleriaren sendiari eta lagunei.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.