Lasarte-Oriako saihesbidea egin egingo du diputazioak, aurrekontuak bideratzearren

Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Gelditutako azpiegitura lanen artean zen, baina azkenean Gipuzkoako Diputazioak egin egingo du Lasarte-Oriako saihesbidea. EAJrekin akordioa lortu du aurrekontuak bideratzeko: azpiegiturak egiteko aurreikusitako adina diru gizarte politikan eta garraio publikoan txartel bakarra jartzeko erabili ahal izango du diputazioak, akordio horri esker. Gipuzkoako Batzar Nagusietako ogasun batzordeak Bilduren eta EAJren botoekin onartu zuen atzo aurrekontuetako diru sailak aldatzea. Trukean, EAJren eskaria bere egin du diputazioak: hitzeman du eraikiko duela Lasarte-Oriako saihesbidea; herriaren hegoaldea eta errauste planta eta kartzela eraikitzen ari diren gunea lotuko ditu bide berriak. Beste azpiegitura plan batzuek etenda segituko dute; Zarauzko saihesbideak, kasurako.

Bizkaian, atzo zabaldu zuten Bermeo eta Bakio arteko bidea. 9,8 milioi euroko gastua eragin du azpiegitura horrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.