Lasarte-Orian hildakoaren iloba atxilo dago oraindik, eta morroia aske utzi dute

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Ertzaintzak herenegun atxilotutako bi gizonetatik bat preso dago oraindik eta bestea aske utzi dute. Jose Antonio Telleriajoan den larunbatean hilik aurkitu zuten Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Haren ilobak preso segitzen du. Buruan tiroa joa zuela aurkitu zuten Telleria, ohean. Ertzaintzak ilobari leporatu dio hilketa, eta orain zain dago, epailearen aurrean noiz deklaratuko. Ilobak 24 urte ditu, Usurbilgoa da, eta bertan atxilotu zuten, igande goizean. Ertzaintzak uste du ilobak eskopeta batekin hil zuela osaba; baina arma ez da agertu, eta poliziak haren bila ari dira. Aske utzi duten gizona, berriz, familiako ezaguna eta baserriko morroia da, 50 urtekoa. Berak aurkitu zuen hilotza, eta berak eman zien abisua larrialdi zerbitzuei. Ertzaintzak preso hartu zuen larunbat gauean, deklarazioa hartu ostean, eta herenegun askatu egin zuten; hilketarekin zerikusirik ez duela zehaztu du Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.