Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) gazte bat atxilotu du Ertzaintzak irailaren 14an estropaden ondorengo manifestazioko istiluetan parte hartzea leporatuta. Presoen aldeko manifestazioa egiten saiatu ziren egun hartan milaka lagun Donostian, baina Ertzaintzak eragotzi egin zien. Istiluak izan ziren eta egunean bertan bost gazte atxilotu zituen ertzainak. Horrez gain, hainbat manifestari zauritu zituzten eta Espainiako Poliziako kide batek zazpi tiro egin zituen airera Konstituzio plazan.
Istiluetan parte hartzea leporatuta atxilotu dute gaur gazte hori Lasarten, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Horrez gain, Tuterako (Nafarroa) gizonezko bat inputatu dute delitu bera egin duelakoan. Lasarten atxilotutakoa gaur eramango dute epailearengana, eta Tuterakoak, berriz, zitazioa heltzean joan beharko du epaitegira.
Atxiloketa
Lasarteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak estropaden ondorengo manifestazioaren harira
Tuterako beste gizonezko bat ere inputatu du. Irailaren 14an, Kontxako Banderako estropaden ondoren presoen aldeko manifestazioa egiteko ahalegina egin zuten milaka lagunek Donostian. Ertzaintzak eragotzi egin zien, eta istiluak gertatu ziren. Egunean bertan bost gazte atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu