Errepideak

Lasarteko gazte bat eta Tafallako beste bat hil dira auto istripuan

Errepide ezbehar larria gertatu da gaur eguerdian Nafarroan, N-231 errepideko 3,9 kilometroan, eta, ondorioz, bi gazte hil dira: Lasarteko (Gipuzkoa) mutil gazte bat eta Tafallako (Nafarroa) neska gazte bat. Hildak neska horren ahizpa larri zauritu da.

2004ko abuztuaren 2a
19:33
Entzun
Hiru gazteak zihoazen autoak eta kamioi batek elkar jo dute, eguerdiko ordubatak inguru zirela.

Lasarteko Unai Lorente Martin, 22 urtekoa, da hildakoetako bat, eta Tafallako Izaskun Valencia Lizarbe, 20 urtekoa, bestea. Haren ahizpa, 19 urteko Ainhoa Valencia Lizarbe, autoaren gidaria, larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.