Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten atzo, Pauen. Hitzarmena Jean-Jacques Lasserre Kontseilu Nagusiko lehendakariordeak eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak sinatu zuten. Kontseiluko lehendakaria, Jean Castaings, ezin izan zen egon bertan, gaixorik dagoelako.
Bi gobernuek hitzartutako lankidetza nahiko orokorra da, eta ez dakar aurrekontu zehatzik. Hitzarmenaren helburua «mugaz gaindiko lankidetza areagotzeko esparru instituzional bat» sortzea da. Hitzarmenaren arabera, lankidetza garatuko da «elkarrizketa jarraituaren bidez», «informazio trukearen bidez», «mugaz gaindiko proiektu eta ekimenak koordinatuz» eta «hitzarmen zehatzak gauzatuz».
Miguel Sanzek krisi ekonomikoari aurre egiteko beharrarekin lotu du hitzarmenaren ahalmena. «Auzo harremanak indartzeko» eta «bakartze ekonomiko eta soziala gainditzeko» balio izango duelako itxaropena agertu du Miguel Sanzek.
Lasserrek, berriz, hitzarmenak ekarriko dituen adibide batzuk nabarmendu ditu: ondare eta kulturari buruzko lan bat, salbamendu proiektu bat, mugaz gaindiko bideak osatzeko zirkuitu bat eta kirol azpiegitura bat.
Lasserrek eta Sanzek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute
Hiru urtetarako sartuko da indarrean, eta «auzo harremanak sendotzeko» helburua izango du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu