Euskal preso eta iheslariak

Lasterka egin dute Berriozarren, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde

'Lasterbidean' nazio lasterketa egin dute; ordu laurden berandu hasi da, herri sarreran Gurdia Zibilak jarritako kontrol bat dela eta.

Ehunka lasterkarik hartu dute parte lasterketan. ETXERAT
2015eko ekainaren 7a
12:13
Entzun

Euskal «errepresaliatu denen» eskubideak babestu eta aldarrikatzeko helburuarekin, Lasterbidean nazio lasterketa egin dute, Berriozarren (Nafarroa). Lasterketa txikian zein nagusian ehunka lagunek parte hartu dute.

Egun osoko egitaraua prestatua zuten antolatzaileek: 14:30ean herri bazkaria egin zuten 500 bat lagunek, eta indarrak hartu ostean, haur jolasak eta herri kirolak egin zituzten Berriozarko plazan. Gaztetxean, berriz, kontzertuak izan ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.