Lau auzotako Olentzeroren segizioei zigorra ezarriko die Iruñeko Udalak

Arrosadian, Donibanen, Txantrean eta Arrotxapean uko egin zioten Udalak agindutako bermea ordaintzeari. 24an tirabirak izan zituzten udaltzainekin, eta zigor tramitazioak hasteko agindu du gaur Udalak.

2006ko abenduaren 27a
14:30
Entzun
Iruñeko Arrosadia, Donibane, Txantrea eta Arrotxapea auzoetako Olentzeroren segizioaren antolatzaileek Iruñeko Udalak ezarritako mila euroko fidantza ez ordaintzea erabaki zuten. Orain, haien kontrako zigorren tramitazioa hasi du Iruñeko Udalak.

24an, Gabon egunean, tirabirak izan zituzten Olentzero horietako parte-hartzaileek udaltzainekin: identifikatzeko galdegin zieten, eta baten bat polizia etxetik ere igaroarazi zuten. Txantrean, burua txanoekin estalita atera ziren identifika ez zitzaten.

Duela 50urte, 1956an , atera zuten aurreneko aldiz Iruñean Olentzeroren segizioa. Azken urteetan Yolanda Barcina alkatearen udal gobernuak traba ugari jarri dizkio ohitura eta ospakizun horri; besteak beste, diru bermeak eskatzen dizkie antolatzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.