Pasaiako (Gipuzkoa) Errenteria kalean lau edukiontzi erre dituzte gaur goizaldean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez.
02:45ak aldera piztu da sua, eta inguruan aparkatuta zeuden hainbat ibilgailu kaltetu egin dira.
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta ez du hipotesi bat ere baztertzen.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Idoia Mendiaren arabera, "larria eta onartezina" da Pasaian gertatutakoa, eta alderdi guztiei eraso gaitzesteko eskatu die.