Lau egunetan bigarren aldiz telefono haria lapurtu dute Zaldibian

Konponketa lanak berriro hasi behar izan dituzte teknikariek

2007ko azaroaren 6a
17:23
Entzun
Goierriko Hitza

Pasa den asteburuan Zaldibian egin zuten telefono kablearen lapurretak 700 bezero utzi ditu telefono eta internet zerbitzurik gabe. Kalteak konpontzeko lanetan hasita zeudela jakinarazi zuen Telefonica enpresak. Oinarrizko zerbitzu batzutan dagoeneko jarria zuten linea atzo (anbulategian, udaletxean...). Baina bart gauean berriro lapurtu dute kablea Zaldibiako sarreran.

Telefonicako langileek gaur goizean ekin diote berriro kablea jartzeko lanari, Zaldibarren baserriaren inguruan, "ahalik eta azkarren zerbitzua berriz martxan jartzeko" asmoarekin.

Hala ere, oraindik ez dute zehaztu zaldibiarrek noiz izango duten berriro ere telefonoa eta interneta erabiltzeko aukera. Bitartean, telefono mugikorren zerbitzua ondo dabilela baieztatu du enpresak.

Guztira 700 bezero kaltetu ditu mozketak, eta hauen artean, etxe partikularrez gain, Udala, Kultur etxea edota Lardizabal herri eskola daude, hainbat komertziorekin batera.

Goierriko Hitzatik hartua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.