Lau ertzain zauritu dira Ordizian izandako liskarretan, eta gizonezko bat atxilotu dute

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez, hainbat lagun festetako prozesioan kargu publikoak iraintzen hasi dira. Bizkartzainek deituta joan dira bertara ertzainak.

2008ko uztailaren 26a
18:19
Entzun
Ordizian (Gipuzkoa) gaur eguerdian izandako liskar batzuetan lau ertzain zauritu direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Nikolas Lekuona plazan gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak, istilu horiekin lotuta.

Festetan daude Ordizian eta, Herrizaingo Sailaren arabera, eguerdiko hamabi eta erdiak aldera prozesioan hainbat lagun kargu publikoak iraintzen hasi dira, eta kargu baten bizkartzainek deituta joan dira ertzainak hara. Hauek iritsi direnean, oldartu egin dira jendearen kontra.

Lau ertzainek kolpeak dituzte, eta osasun zerbitzuetara eraman behar izan dituzte, artatzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.