Gauerdia baino lehen saitu ziren, antza, Zornotzako adingabeetzako zentroari su ematen. Ertzaintzak azaldu duenez, lau gazte zentroko eraikin batean sartu ziren eta manta bat zintzilikatu zuten sabaiari eusten zion habeetako batean. Ondoren su eman zioten manta horri.
Zentroko langile batek sua itzali eta Ertzaintzari eman zion abisua. Ertzainak iritsi bitartean zaborrontzi bateko sua ere itzali behar izan zuen, horri ere su eman ei zioten lau gazteek.
Herrizaingo Sailaren oharraren arabera, gertatutakoari buruzko datuak bildu ostean errudunen bila hasi zen Ertzaintza. Zornotzako Euba auzoan bazterrera utzita dagoen etxe batean aurkitu eta atxilotu lau susmagarriak. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, horietako bat adingabeetzako zentro horretakoa da.
Gertakaria
Lau gazte atxilotu dituzte Zornotzako adingabeentzako zentroari su ematen saiatu direlakoan
Bizkaiko Foru Aldundiak bakarrik dauden etorkin adingabeentzat Zornotzan duen zentroari su ematen saiatu ziren atzo. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu bart zentroa erretzen saiatzea egotzita. Suteak ez zuen kalte larriegirik eragin, zentroko langile batek itzali zituen garrak eta berak eman zion abisua Ertzaintzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu