Deikazteluko istripua goizeko hamaiak eta hogei aldera gertatu da NA-6340 errepidean. Deikaztelu aldera zihoan 6103 CBJ matrikuladun Ford Fiesta autoak eta 3763 CDG matrikuladun kamioiak elkar jo dute, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Talkaren ondorioz, autoan zihoazen bost gazteetatik hiru hil egin dira, eta beste bi zaurituta daude.Hildakoek 20 eta 21 urte arteko adina zuten, eta haietako bat Erriberrikoa zen eta beste bat Tafallakoa. 18 urteko D.S.V., berriz, larri zauritu da, eta hasieran Lizarrako erietxera eraman badute ere, handik Iruñeko Nafarroako Ospitalera bidali dute. Besteak, 21 urte ditu, eta Lizarrako erietxean dago baina ez hain larri.
Lezoko (Gipuzkoa) istripua, berriz, 11:40 aldera gertatu da, N-1 errepidean. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Portugalgo matrikula duen kamioi batek motor bat hartu du azpian, eta motorraren gidaria, 20 urteko J.L.G.A. irundarra hil da.
Istripuak
Lau gazte hil dira Euskal Herriko errepideetan
Bi istripu handi gertatu dira azken orduotan Euskal Herriko errepideetan. Bietan latzena Deikaztelun (Nafarroa) jazo da gaur goizean: barruan bost gazte zeramatzan auto batek eta auto batek elkar jo dute, eta, ondorioz, hiru gazte hil dira eta beste bi zauritu dira. Lezon (Gipuzkoa), berriz, kamioi batek motozikleta bat azpian hartu du, eta motorra gidatzen zuen gaztea hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu