Lau gazteren atxiloketa saihesteko herri harresia osatzera deitu dute Iruñean

2013ko maiatzaren 16a
14:24
Entzun

Mikel Jimenez, Xabier Sagardoi, Maider Caminos, Aritz Azkona eta Luis Goñiren aurkako epaia maiatzaren 24an aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak, sei urteko kartzela zigorrari jarritako helegiteari erantzunez. Segiko eta Ekineko kide izatea eta ETAri laguntzea leporatzen diete. Jimenez espetxean da, eta gainerako laurak, aske.

"Elkartasun sare herrikoia" eraikitzeko deia zabaldu du Eleak-ek. Maiatzaren 23an Iruñeko Txantrea auzoan egingo den batzarrean parte hartzera deitu dute, epaia eman ondoren antola daitekeen herri harresiaz hitz egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.