Ertzaintzak gizonezko bat atzeman zuen atzo Barakaldon, neska-lagun ohia jo egin zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Ustez, erasotzaileak lurrera ere bota zuen, eta biktima osasun zentro batera eraman zuten.
Ortuellan beste gizon bat atxilotu zuten ertzainek, emazte izandakoari garondoan kolpeak ematea egotzita.
Gasteizen eta Errenterian urruntze agindua hautsi zutelakoan beste bi gizon atzeman ditu Ertzaintzak. Gasteizen emakumeak salatu zuen bikotekide ohiak kalean jazarri egin zuela. Errenteriako emakumeak esan zuen mutil-laguna etxera joan zitzaiola.