GENERO INDARKERIA

Lau gizon atzeman dituzte genero indarkeria egotzita

Bilbon, Gasteizen, Sudupen eta Orion egin dituzte atxiloketak.

2013ko maiatzaren 13a
13:21
Entzun

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen atzo genero indarkeriarekin lotutako delituak egitea egotzita. Hala jakinarazi du gaur Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.

Bilbon, 29 urteko gizonezko bat hartu zuten atxilo poliziek atzo, bikotekide ohiari kalean eraso egin ziolakoan. Maiatzak 2 kalean gertatu zen erasoa, eta andreak taberna batean sartuta babestu zuen bere burua.

Donostian, 42 urteko gizon bat atxilotu zuten ertzainek atzo arratsaldean, haren bikotekidea erietxera joan eta gero. Antsietateak jota joan zen emakumea ospitalera, eta han salatu zuen gizonak jo eta heriotza mehatxuak egin zizkiola. Andrea erietxera joana zen lehenago ere, hainbat kolpe jaso ondoren; orduko hartan, ezpaina ebaki zioten, baina ez zuen salaketarik jarri.

Atzo bertan, 44 urteko gizon bat atzeman zuen Ertzaintzak Sudupen (Bizkaia), etxean bikotekidea jotzea leporatuta. Orion (Bizkaia), berriz, 32 urteko gizonezko bat hartu zuten atxilo poliziek atzo, bikotekideari oldartu eta labana batekin mehatxu egin ziolakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.