GIZARTEA

Lau gizon atzeman dituzte, genero indarkeria egotzita

Bilbon, Gasteizen eta Donostian atxilotu dituzte.

2013ko azaroaren 8a
13:55
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, lau gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak azken orduetan, genero indarkeriari lotutako delituak egitea egotzita.

18:30 aldera atxilotu zuten atzo gizonezkoetako bat Donostian. Haren bikotekide ohiaren etxera joan zen, eta andreak atea ireki zuenean, gizonezkoa indarrez sartu zen etxebizitzara. Heriotza mehatxuak esan zizkion, eta atxilo hartu zuten poliziek.

Gasteizen, berriz, 22:15ean atzeman zuten ertzainek beste gizon bat. Poliziei abisua eman zien emakume batek, haren bikotekideak jo egin zuela eta. Etxera joan ziren poliziak, eta andreak azaldu zien bikotekideak iletik tira egin eta buruan kolpeak eman zizkiola. Gaineratu zuen urteak zeramatzala genero indarkeria jasaten, eta etxean zegoen beste pertsona batek berretsi zuen andrearen testigantza. Hala, gizonezkoa, 54 urtekoa, atxilo eraman zuten.

Bilbon, 37 eta 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Ertzaintzak, bikotekideengandik urruntzeko agindua urratzea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.