Nafarroako foruzainek lau gizonezko atxilotu dituzte azkeneko egunetan, genero indarkeria egotzita. Haietako lehen biak lehengo ostegunean atzeman zituzten: Sakanan eta Tutera bailarako herri batean —Nafarroako Gobernuak ez du zehaztu herria—. Sakaman 46 urteko gizonezkoa atzeman zuten, neska-laguna jo zuelakoan. Tutera bailaran 45 urtekoa, neska-lagunarekiko urruntze agindua haustea eta hura jotzea egotzita.
Ostiralean Erriberrin 42 urteko gizonezkoa atzeman zuten foruzainek, familiako emakume bat jo egin zuelako ustez.
Astelehenean Azagran atxilotu zuten beste gizonezko bat, 22 urtekoa. Neska-laguna jotzea leporatu zioten.