Genero indarkeria

Lau gizonek ukituak egin dizkiotela salatu du emakume batek Galdakaon

Bilbon gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohia eta haren lagun bat jipoitzeagatik. Bideoa: Momo kolektiboaren salaketa. [youtube]https://youtu.be/lHrHrPajOps[/youtube]

2016ko irailaren 12a
09:36
Entzun

Ertzaintzaren arabera, igande goizaldeko bostetan gertatu zen sexu erasoa, Galdakaoko jaietako txosna gunean. 22 urteko emakume batek jarri du salaketa. Haren arabera, lau gizonezkok ukituak egin zizkioten, eta aurre egin zienean haietako bat sakelako telefonoa indarrez kentzen ahalegindu zen.

Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Galdakaon, Momo kolektiboak deituta, eta komunikatu bat irakurri zuten, non ohartarazi zuten baten aurkako erasoa denen aurkakoa dela. Bertan izan zen Ibon Uribe alkatea ere.

Atxilotu bat Bilbon

Bilboko Miribilla auzoan gizonezko bat atxilotu zuten larunbat gauean, bikotekide ohia eta harekin zegoen gizonezko bat jotzeagatik. Larunbat goizaldean jaso zuen deia Ertzaintzak. Erasoa izan zen tokira heldu zirenean, erasoa, emakumezkoa, konorterik gabe zegoen, eta gizonezkoak kolpeak zituen aurpegian. Ondorioz, Basurtuko erietxera eraman zituzten biak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.