Ertzaintzak bi gizonezko atzeman zituen Bilbon atzo, euren bikotekideak ustez jo egin zituztelako. Haietako kasu batean, ertzainak Ledesma kalera joan ziren, abisua jaso ostean, eta 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, S.A.U. Biktimak -emakumea- ertzainei esan zien buruan eta aurpegian jo zuela hark, eta maiz jaso izan dituela erasoak.
Zorrotza-Kastrejana errepidean, berriz, M.L. 27 urteko gizonezkoa atzeman zuten. Emakume batek ertzainei adierazi zien mutil-lagunak jo egin zuela, eta beste batzuetan ere hala egin duela. Biktimak besoetan kolpeak zeuzkan.
Sestaon (Bizkaia) beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo -K.M., 25 urte-, Txabarri kalean, emaztea jo zuelakoan. Emakumeak kolpeak zituen ahoan eta sudurrean.
Irunen (Gipuzkoa) ere atzeman zuten beste bat atzo -GR.E.J., 27 urte-, Miguel Ambulodi kalean. Bikotekide ohiari jipoia ematea egotzi diote.
Emakumeen aurkako indarkeria
Lau gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, Sestaon eta Irunen, bikotekideak jo dituztelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu