Egun bakarrean lau gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak genero indarkeria egotzita. Astearte goizean atzeman zuten lehena, Arteagan (Bizkaia) bikotekidea jo eta mehatxatu zuelakoan. 22:30ean, 30 urteko gizon bat atxilotu zuten Basaurin (Bizkaia), kidea jipoitzea eta bortxatzea leporatuta. Ordu berean, beste bat atzeman zuten Gasteizen, biktimak ohiko tratu txarrak salatu ostean. Atzo goizaldean atxilotu zuten azkena, Irunen (Gipuzkoa), bikotekidea kalean ustez jotzeagatik.
Bestalde, Ana Mato Espainiako Osasun eta Berdintasun ministroak onartu du zaila dela biktimak babesteko «plan homogeneoak» ezartzea, indarkeria jasaten duten andreek ezaugarri eta beharrizan desberdinak dituztelako.
Lau gizonezko atxilotu dituzte egun berean, genero indarkeria egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu