Lau gizonezko atxilotu dituzte emakumeen kontrako indarkeriagatik

Atxiloketa bat Getxon izan da, beste bat Portugaleten eta bi Gasteizen.

2007ko maiatzaren 11
13:04
Entzun
Ertzaintzaren eta Gasteizko udaltzainen artean lau gizonezko atxilotu dituzte azkeneko orduetanemakumeen kontrako indarkeriagatik.

Ertzaintzak Getxon (Bizkaia) 43 urteko FW.R.V. atzeman du bart, emaztea iraintzea, mehatxatzea eta jotzea egozten diote. Ertzaintzaren polizia-etxean jarri zuen andreak salaketa.

Portugaleten (Bizkaia) ere atxilotu du beste gizonezko bat Ertzaintzak bart: 31 urteko JM.S.R., bikotekideari tratu txarrak eman dizkiolakoan. Kasu horretan Sotera de Mier kaleko etxebizitza batetik jaso zuen abisua Ertzaintzak, eta hara joan zirenean odoletan eta kolpe arrastoekin aurkitu zuten emakumezkoa.

Gasteizko Udaltzaingoak bi gizonezko atxilotu ditu. Atzo arratsaldean dei bat jaso zuten 38 urteko gizonezkoa bikotekideari eraso egiten ari zitzaiola esanez. Bertara heltzean emakumea eskaileratan etzanda aurkitu zuten, ustezko erasotzailea bere gainean zegoela. Udaltzaingoak esan duenez, biak alkoholaren eraginpean zeuden. Emakumeak ez zuen salaketarik ipini nahi izan, eta Santiago erietxera eraman zuten, ezpainak odolez zituelako. Gizonezkoa atxilotua eraman zuten. Aurrez ezkonduta egon zen bikotea bananduta zegoen.

Gasteizen bertan emakumeen kontrako indarkeriaren beste kasu bat gertatu da bart. Goizaldeko ordu batean emakumezko baten deia jaso dute udaltzainek eta bikotekideak eraso egin diola salatu du. Senar ohiak iraindu eta jo egin duela esan die udaltzainei. 42 urteko ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, eta emakumezkoa Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuetara eraman dute, zauri arinak sendatzeko. Bananduta zegoen bikotea, baina duela hiru egunetik elkarrekin bizitzen hasi ziren berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.