1936an, Espainiako Gerran, Francisco Francoren aldeko indarrek fusilatu eta lurperatu egin zituzten Kasedako hiru lagun eta Zangozako bat, eta gaur aurkitu dituzte, Oibarren, Kasedatik hamar bat kilometrora. 74 urte pasatu dira desagerrarazi zituztenetik.
Aranzadi elkarteko kideek jardun dute lurra harrotzeko lanetan asteartetik eta, haren arabera, Blas Dolorea Baztan, Segundo Dolorea Martinez, Jose Oneka Benedit -hirurak dira Kasedakoak- eta Gregorio Oroz Buey izan daitezke lau horiek. Donostiara eramango dituzte hilotzak, identifikazioa egiaztatzeko asmoz. Juventudes Socialistas eta UGTko militanteak ziren.
Kasedako herritarrek duela 30 bat urte jardun zuten bilatze lanetan euren herrian, baina ezer ez. Dena dela, Oibarkoek-eta bazekiten zer ingurutan zeuden lurperatuta, Oibarko Udalak lurra altxatzeko baimena lortu zuen eta Aranzadikoak aritu dira lan horretan. Bi metro sakonera topatu dituzte.
Buruan zeukaten tiroa, eta batzuek hortxe dute bala oraindik.
gizartea
Lau hilotz aurkitu dituzte Oibarren, 74 urteren ondoren
1936an fusilatu eta lurperatu zituzten Juventudes Socialistas eta UGTko militanteak. (bideoa: Jagoba Manterola / Argazki Press)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu