politika

Lau lagun atxilotu dituzte Aretxabaletan, euskal presoen aldeko bazkarian

Desobedientzia delitua egotzi diote atxilotutako bati, baina jada aske utzi dute.

2009ko irailaren 26a
19:08
Entzun
Gaur eguerdian lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak euskal presoen alde Aretxabaletan (Gipuzkoa) egiten ari ziren bazkarian. Atxilotuetako bati desobedientzia delitua egotzi diote, baina jada aske utzi dute. Gainerako hirurak Bergarako komisaldegian (Gipuzkoa) daude legez kanpoko erakundeen pegatinak izatea leporatuta.

Presoen aldeko kartelak ere kendu dituzte ertzainek, lekukoen arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.