Gizarte

Lau lagun atxilotu dituzte Donostian, adineko andre bati 90.000 euro lapurtzeagatik

Poliziaren arabera, atxilotuetako batek zaintzen zuen emakumearen konfiantza bereganatuta, baimenik gabe ateratzen zuen dirua bi bankutako kutxa automatikoetatik. Datozen orduetan pertsona gehiago atxilotzea litekeena dela agertu dute.

2008ko abuztuaren 11
15:11
Entzun
Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu, ustez Donostiako adineko andre bati egindako iruzurraren bitartez 90.000 euro lapurtzeagatik. Iturri ofizialek jakinarazi dutenaren arabera, atxilotuetako bat 82 urteko emakumea zaintzeaz arduratzen zen. Bi alabek salaketa jarri zuten amaren kontu korronteetan mugimendu “arraroak” zeudela konturatu ondoren. Hala, ikerketa Espainiako Poliziaren eskuetan utzi zuten.

Antza denez, zaintzailea 1997an hasi zen baimenik gabe, biktimaren konfiantzaz baliatuta, kontu korronteetatik dirua ateratzen. Poliziak agertu duenez, 2006. urtetik 97.000 euro inguru atera ditu bi bankutako kutxetatik.

Egindako ikerketaren bitartez, 82 urteko emakumearen etxera zaintzailearen ahizpa bikotekidearekin batera joaten zela jakin ahal izan da, eta haiek ere iruzurrarekin lotu dituzte zaintzailearen bikotekidea bezala. Zaintzailearen ahizpak eta bikotekideak Nikaraguara 8.000 euro baino gehiago bidali dituzte azken hilabeteetan. Lau atxilotuak etorkin nikaraguarrak dira, paperik gabekoak. Poliziak, lau atxilotuak bizi ziren etxebizitzan egindako miaketetan, 2006. urtetik aurrera egindako 92 diru bidalketen ordainagiriak aurkitzeaz gain, 335 dolar estatubatuar eta ordenagailu bat atzeman ditu. Iturri ofizialen arabera, diru bidalketak ez datoz bat zaintzaileak eta beste hiru atxilotuek zituzten soldatekin.

Momentuz, polizia operazioak aurrera darrai; adineko pertsona gehiagori era honetako iruzurra egin ote dieten ikertzen ari dira. Lau atxilotuak Aginte Judizialaren eskuetan daude, eta litekeena da datozen orduetan pertsona gehiago atxilotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.