Lau lagun atzeman dituzte droga saltzen zutelakoan

2012ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
BILBO. 49 kilo heroina eta kilo bat kokaina atxiki zituen Ertzaintzak atzo goizean Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 25 milioi euroko balioa du atzemandako drogak. Operazioaren harira, lau pertsona atxilotu zituzten gaur zortzi, Bilbon eta Donostian. Kantauri isurialdeko droga banatzaile sare handiena desegin dute, Ertzaintzaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.