gizartea

Lau lagun atzeman dituzte Getxon, errusiar mafiarekin lotuta

Operazio berean 69 pertsona atzeman dituzte Europan.

2010eko martxoaren 15a
23:17
Entzun
Ertzaintzak Georgiako lau lagun atxilotu ditu Getxon, Europan errusiar mafiaren aurka egiten ari diren operazio zabalean. 69 pertsona atzeman dituzte denera Europako sei estatutan eta, Ertzaintzaren arabera, Getxoko atxilotuetako bat da mafiaren ustezko buruetakoa -diru kontuen arduraduna-. Euskal Herrian ez ezik, Espainian, Herrialde Katalanetan, Frantzian, Bretainian, Alemanian, Austrian edota Suitzan ere egin dute operazioa.

Lau haien etxebizitzak miatzen ari da Getxon, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak jakinarazi duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta egin ditu atxiloketak.

Estortsioak egin izana, legen kanpoko jarduerak egitea, dirua zuritzea, droga trafikoa, armak edukitzea eta beste hainbat delitu egozten dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.