Barakaldoko Batzar Nagusiak kaleko eraikin bateko hirugarren pisuan izan da sutea, 07:00ak aldera hasita. Eraikin guztia hustu dute suhiltzaileek, eta hogei bat minututan sua mendean hartzea lortu dute.
Hala ere, lau bizilagun zauritu dira, eta San Eloy ospitalera eraman behar izan dituzte. Hala ere, aurreneko azterketen arabera ez dutela zauri larririk jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Ezbeharra
Lau lagun zauritu dira Barakaldon, sute batean
Barakaldoko (Bizkaia) etxebizitza bate su hartu du 07:00ak aldera, eta, ondorioz, eraikineko lau bizilagun zauritu dira. Barakaldo bertako San Eloy erietxera eraman dituzte lau lagun horiek, eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, lehen azterketen arabera, ez dute zauri larririk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu