Hori lortzeko, mehatxuak egin zizkion: hain zuzen ere, bere eskariari muzin egiten bazion "etsai" izango zirela ohartarazi zion, eta hori bere lanerako kalteko izango zuela.
Nagusiaren jazarpena jasan duen agentea, 1999ko martxoan hasi zen Espainiako Poliziaren Donostiako VI. Unitatean lanean. Hasiera-hasieratik ekin zion Antonio Jose R.S. poliziburuak sexu harremanak izateko eskaera egiteari; izan ere, unitate horretan lana lortu bazuen berak egindako "tratutei" esker izan zela esaten zion agenteari, eta, gainera, sexu harremanak izatea onartzen bazuen, "dietak, baimenak, jai egunak eta bestelako sariak" jasoko zituela agindu zion. Ez onartzekotan, ostera, lanean arazoak izango zituela ohartarazi zion.
Egun batean, ipurdian zartada ere eman zion osterantzeko lankideen aurrean, eta, halaber, jazarritako emakumearen gorputzari buruzko aipamen laidogarriak egiten zituen noiznahi.
Horren guztiaren ondorioz,antsietate arazoak eta hiperaktibitatea izan ditu emakumeak.
Emakumeen aurkako indarkeria
Lau mila euro ordaintzera zigortu dute Donostiako poliziburu bat, menpeko bati jazarpen sexuala egiteagatik
Espainiako Poliziaren Donostiako VI. Unitateko poliziburua, Antonio Jose R.S., lau mila euro ordaintzera zigortu du Donostiako epaitegiak bere menpeko bat, polizietxe berean lan egiten zuen emakumezko agente bat, sexualki jazartzeagatik. Berarekin sexu harremanak izatera behartu nahi izan zuen Antonio Jose R.S.k bere menpeko emakumea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu