Ekialde Hurbila

Lau palestinar hil dira Gazako mugan, gertakari ilun batean

Lau palestinar hil dira eta hemeretzi bat zauritu, Israel eta Gaza arteko mugan, igarobide nagusian. Zer gertatu den ez dago argi, palestinarrek eta israeldarrek bertsio arras desberdinak eman baitituzte. Palestinarren arabera, Israelgo soldaduek hil dituzte beren kideak. Israelgo Armadaren arabera, ordea, ekintzaile palestinar suizida bati ezustean egin dio eztanda berarekin zeraman lehergailuak, eta horrek eragin du ezbeharra. Hamas, Jihad Islamikoa eta Al-Aksako Martiriak talde armatu palestinarrek ekintza suizida bat prestatua zutela onartu dute.

2004ko martxoaren 6a
18:17
Entzun
Lekuko palestinarren arabera, Israelgo Armadako bi ibilgailuk mugako igarobide nagusia pasa dute, eta bat Erezeko industriagunetik hurbil lehertu da, eta, bestea Palestinako Poliziaren postu baten ondoan. Palestinarren arabera, leherketa horiek hil dituzte lau pertsona horiek eta zauritu beste 19ak.

Israelgo Armadak azaldu duenez, ordea, beren ibilgailu bat mugako postu israeldar batera hurbiltzen ari zela ekintzaile palestinar battiroka hasi da, eta soldaduek erantzun baino ez dute egin, eta erasotzaiela hil dute. Halaber, esan dute, aldi berean, ekintzaile suizida palestinar batek gidatzen zuen beste ibilgailu bat lehertu dela handik hurbil, Palestinako Poliziaren postuaren inguruan. Ekintzaile suizidari lehergailua ezustean, pentsatzen zuena baino lehenago, zartatu zaiola adierazi dute Israelgo iturriek, eta gainerako palestinarrak eztanda horretan hil direla. Lekukoek, ordea, lau palestinarrak israeldarrek tirokatuta hil direla diote.

Nolanahi ere, Hamas, Jihad Islamikoa eta Al-Aksako Martiriak talde armatu palestinarrek ekintza suizida bat prestatua zutela onartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.