Lau pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak, genero indarkeria leporatuta

Erredakzioa
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Ertzaintzak lau pertsona atzeman zituen atzo, Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Bilbon eta Etxebarrin (Bizkaia), bikotekideari jotzea egotzita. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Bilbon 21 urteko gazte bat atxilotu zuten, bikotekide ohiari mehatxu egiteagatik. Atzemateko unean, gaztea ertzainei oldartu zitzaien, eta, hortaz, agintearen aurkako erasoa ere leporatu diote. Horrez gain, 73 urteko gizon bat atxilotu zuten Bilbon, bikotekideari labanaz mehatxu egin ziolakoan. Etxebarrin, 37 urteko gizon bat atzeman zuten, bikotekideari kolpe bat ematea egotzita. Etxean atxilotu zuten gizona. Bestalde, Lasarte-Orian 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, auto baten barnean bikotekideari eraso egin ziolakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.