Lau urteko zigorra, andre bat autoz harrapatzeagatik
IRUÑEA. Iruñeko Zigor Auzitegiak lau urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gidari bati bizikletan zihoan emakume bat harrapatu eta ihes egiteagatik. 2010eko abuztuaren 29an harrapatu zuen, Iruñeko Buztintxuri auzoan. Kolpearen ondorioz hil zen andrea. Giza hilketa eta emakumea lagundu ez izana leporatu dio epaileak. Alkoholemia proban positibo eman zuen, eta baimendutakoaren abiadura bikoitzean zihoan gidaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu