Goizeko zazpiak baino zertxobait lehenago gertatu da aurrenekoa, N-634 errepidean, Zornotza parean: Seat Ibiza batek eta Citroen Txara batek elkar jo dute, parez pare. Auto bakoitzeko bidaiari bana eraman dituzte zaurituta Galdakaoko Ospitalera. stripu horren ondorioz auto ilara luzeak sortu dira; N-634an ez ezik, A-8 autopistan —Zornotzan sarrera eta irteera du— izan du eragina.
Zortziak eta hamar aldera, beste bi ezbehar gertatu dira. Berriro ere Zornotzan gertat da horietako bat: sei autok egin dute talka, baina ez da inor zauritu. Arrigorriagan, ordea, lau autok jo dute elkar, eta bi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte.
Errepideak
Lau zauritu Bizkaiko errepideetan
Goiz arazotsua gertatzen ari da gaurkoa Bizkaiko errepideetan, neurri handi batean, euria eta eguraldi eskasa direla tarteko. Hala, hiru istripu izan dira, eta lau pertsona zauritu dira. Gainera, ezbehar horien ondorioz, auto pilaketak gertatu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu