Atxiloketa

Laudioko bizilagun bat atxilotu du Ertzaintzak, kale erasoekin lotura duelakoan

Oier Amorrortu da atzeman dute, eta Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku utziko dute.

2007ko irailaren 19a
13:20
Entzun
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Laudion (Araba), ustez kale erasoekin zerikusia duelako. Laudiotarra da atzeman dutena: Oier Amorrortu (29 urte).

Poliziaren arabera, kale erasoekin "historia luzea" dauka atxilotuak eta, esaterako, joan den otsailean Laudion kutxazain automatiko bat erre nahi izana leporatu dio. Haren etxean miaketa egin dute, Zubiko-Kurajo kalean, eta dokumentuekin hiru kaxa eta poltsa bat atera dituzte. Amorrortu taberna baten jabea da Laudion (Basajaun ostatuarena), eta hau ere miatu dute.

Komunikatuta daukate ertzainek, eta aurki Madrilera eramango dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.