GIZARTEA

Laudion galdutako gizonaren hilotza topatu dute

Ostiraletik falta zen. 82 urte zituen.

2015eko otsailaren 22a
11:44
Entzun

Ostiralean hasi ziren gizonezkoaren bila; paseatzera irten zen Gardea ingurura, eta itzultzen ez zela-eta, abisua eman zuten haren senideek. Larunbatean, herritar ugarik bat egin zuten bilaketa lanekin, baina topatu ez, eta bertan behera utzi zituzten lanak.

Gaur berrekin diote, eta eguerdian topatu dute haren gorpua, Gardean. Ibaian bila zebiltzala, mendi mazela batean ikusi du hilotza boluntario talde batek. Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez zuen indarkeria zantzurik. Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.