Sanferminak

Laugarren entzierroa: azkarra eta garbia

Cebada Gago ganadutegiko zezenek Sanferminetako arriskutsuenak izateko fama dute. Gaurkoan, baina, entzierro azkarra eta garbia egin dute; bi minutu eta erdi soilik behar izan dituzte plazara ailegatzeko. Hala ere, Mercadereseko gunean lasterka ari zen gazte iruindar batek adarkada jaso du.

2006ko uztailaren 10a
14:56
Entzun
Bideko Amaren Ospitalean ebakuntza egiten ari zaizkio ezkerreko iztarrean jasan duen adarkada dela-eta. Gainerakoan ez dirudi zauritu larririk dagoenik.

Gaurko entzierroan asteburuan baino jende gutxiagok hartu du parte; dexente gutxiago. Horri eskerrak lasterketa polita egin ahal izan dute korrikalariek. Polita eta azkarra. Bebada Gagoko zezenek bi minutu eta erdi behar izan dituzte plazara ailegatzeko.

Bestalde, ostiralean adarkada bana jaso zuten bi gizonekoak bihar edo etzi izango direla etxera joateko moduan. Baina, ostiralean bertan, xexenetan paraplegiko geratu zen estatubatuarraren egoerak okerrera egin du. Atzo arnasa hartzeko arazoak izan zituen eta Zainketa Intentsiboetako Gelan dago oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.