politika

Laura Garrido: "PP da alternatiba bakarra alderdi nazionalisten aurrean"

PPko eusko legebiltzarkideak gaur goizean adierazi du Patxi Lopezek "erasoak" egiten zizkiola Espainiako PPri, eta hori "kontraesangarria" dela uste du. Alderdiak batzarra hasiko du gaur, Bilbon.

2012ko maiatzaren 11
11:49
Entzun

EAEko PPk Bilbon gaur hasiko duen batzarraren atarian, Laura Garrido PPko eusko legebiltzarkideak gaur goizean Euskadi Irratian egindako adierazpenetan esan du "argi" dagoela EAEko PP dela "alternatiba bakarra alderdi nazionalisten aurrean". "Krisi ekonomikoa, langabezia eta biztanleen arazoak eta proposamenak" kontuan izango dituztela esan du.

"Gure interesa euskaldunen interes orokorra da. Ematen du bere interesak begiratu dituena alderdi sozialista izan dela", azaldu du.

PSE-PP akordioaren inguruan Garridok uste du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "erasoak" egiten zizkiola Madrilgo Gobernuari, eta adierazi du hori "kontraesangarria" zela PSE-EErekin zuen itunarekin. "Ez zuen zentzurik horrelako egoera batean jarraitzeak".

Espainiatik presiorik jaso ez dutela azpimarratu du, eta haren arabera, komenigarria izango litzateke Lopezek zehaztea hemendik aurrera nola gobernatuko duen. "Guk ardurarekin eta zintzotasunez jokatuko dugu, baina lehendakariak jakin behar du 35 legebiltzarkide dituela, eta ondorioz, laguntza behar duela bere proposamenak aurrera ateratzeko".

Hauteskundeen data aldatzekotan, PPri hauteskundeak beranduago izatea komeni zaiola esan du Garridok.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.